Oñatitik grabazio estudiora – silencio se graba

(Más abajo resumen en castellano)

Rock and rollak beti beharko luke horrela izan. Oñatiko kontzertuaren parekoa, esan nahi dugu. Baina ez da. Sarritan, gauzak ez dira ateratzen bati gustatuko litzaizkiokeen bezala, gauzak okertzen dira eta akabo, sentsazio gazi-gozoarekin edo guztiz atsekabetuta hartzen duzu etxerako bidea. Putokasorik egin ez dizutelako, energiarik gabe eta gaizki jo duzulako, eszenatokitik oso gaiziki entzuten duzulako, soka bat apurtu eta kontzertuaren tentsioa pikutara joan delako, halako batean inseguru sentitzen zarelako… En fin, faktoreak asko dira, batzuetan bakarrarekin nahikoa da; beste batzuetan nahastuta datoz, denak batera tropelean.

Gauza da Oñatiko kontzertuan dena atera zela ongi: jendeak kontzertuaren deialdiari erantzun zion eta Antton tabernan jende mordoa bildu zen; ongi pasatu genuen jotzen eta gustura ibili ginen (nahiz eta Xabi Sanferminetatik zetorren eta buruak agintzen zionari putokasorik ez egin bere hatzek); antza, jendeak ere ongi pasatu zuen; afaltzeko ederki eman ziguten ostean. Milesker kontzertuaren antolatzaile Txirliri (gora gora Antton taberna) eta lagunei (gora gora Golpe de Estado).

Oñatiko kontzertua Arka bateria jolearentzat berezia izan zen. Etxean jotzen zuen lehendabiziko aldiz, eta aspaldiko lagunak, senideak eta ezagunak agurtzeko betarik izan zuen errubixoak. Portizerto, Marabunta abestia Patxi Hipolitori eskaini zion, Oñatiko Gaztelekuko arduraduna izan zena eta herrian lan handia egin zuena gazteria eta kultur ekimenak sustatzeko, besteak beste.

Puntual hasi eta puntual amaitu zen kontzertua. Zeinen ongi sartzen den emanaldiaren osteko lehen birra. Joder. Eta afaldu ondotik, buelta etxera. Irribarrea ezpainetan. Rock and rolla maite dugu.

Grabazioa

Hasi gara jada 7 hazbeteko biniloa izanen denaren grabazioa. Bateriak grabatuta daude jada eta hau idazterako unean, baxuaren txanda heldua da dagoeneko. Ep-ak lau abesti jasoko ditu, beldurrezko partyetan pintxatzeko!

En resumen

Bueno, decíamos en élfico (como nos han dicho con coña, que no a mala leche), que el concierto de Oñati fue una gozada, nos lo pasamos mejor que bien, desplegamos con gracia y salero todas nuestras dotes chatarrísticas, nos dieron de cenar de puta madre y nos volvimos a casa contentos y sonrientes. Por otro lado, ya estamos grabado el que será nuestro primer ep de cuatro temas que girararán en torno al “horror”, con temas para bailar en las más frenéticas noches de luna llena.

Argazkia Maiderena da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s