Yuri Gagarin Bergarako gaztetxean

Yuri Gagarin

 

 

 

 

 

 

 

Bergarako gaztetxean jo genuen joan den martxoaren 18an, ostiralarekin. Heldu eta hantxe zeuden jada The Hostile taldekoak gauzak montatzen. Eszenatoki handian ari ziren ekipoa paratzen, espetxe zaharraren galerian. Lekua gustatu zitzaigun. Probak egin, zerbeza pare bat hartu eta afaltzera joan ginen. Bapo eman ziguten afaltzeko. Milesker sukaldariari. Txapako estudioa ere erakutsi ziguten.

Sabela beteta kontzertuari ekin genion. Ateak ireki ziren eta jende nahikotxo barrua sartzen ikusi genuen. Guay.  Baxuarekin arazo batzuk izan genituen, baxu anpliarekin hobe esanda, baina tira, hotz hasi eta segituan berotu ginen. Ohiko abestiekin batera, Yuri Gagarin kantu berria jo genuen ere, zuzenetarako misil berria! eta izenik ez duen beste bat. Esanen genuke bildutako jendea ongi pasatu zuela. Nos echamos unas risas. Aupa Patrick Swize! (Horrela idazten da?) Eskerrik asko publikoari ere. Bukatzeko, Raphaelen Estuve enamorado kantatu zuen Koldok, gure Marisol partikularraren laguntzarekin koroetan. Eszenatokitik jaitsi eta The Hostileren txanda heldu zen. Hemendik gure eskerrak adierazi nahi diegu Bergarako gaztetxeko jendeari (ez gara izen guztietaz akordatzen) eta Anderri, gurekin harremanetan jarri zena kontzertu hau posible izateko.

GGK rules!

Keep on garage&rock&roll!!!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s