Gora Gora Kids Eitb Kultura eta Arantzako aterpean

Eitb Kultura telebista saioan elkarrizketa egin ziguten Arantzako kontzertu aurretik. Gure blogari hasiera emateko modu ona ezta? badakizue, hiria handia dun, baina kotxe urdina ezin da gelditu!

Arantzako kontzertua ondo joan zen. Betiko kantuak jo genituen, diskoan azaltzen direnak. Gainera, Raphael-en “Estuve enamorado” eta Bo Diddley-ren “Road Runner” kantuen bertsioak jo genituen. Marabunta eta Mamuaren jauregia oraindik ez daude zuzenean jotzeko moduan, nahiz eta laster hasiko garen taula gainean frogak egiten. Kantuok entzuteko apur bat itxaron beharko duzue, eta gure kontzertuetara etorri of course!

Aterpeko jendeari eskerrak eman nahi dizkiogu hemendik eskainitako harrera onagatik. Dj Makala eta Jimmy Bidaurretak zuzenekoa eskaini zuten gero dj sesio formatuan. Lehena dj bezala eta bigarrena hammond-arekin soinu eta konponketak sartuaz, kristona!

Makalak Vamos a comer lana aurkezten dihardu eta Jimmyk Gasteiz Big Band eta Hotsak Dantzan  diskoak argitaratu berri ditu. Denak gomendatzen dizkizuegu.

Hemen duzue Arantzako kontzertuko zati bat, abestia Maitemintzen naiz da (Makalak grabatua, ese!):

Gora Gora Kids (live)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s